HIZKUNTZAK

HH Asteko oharra (22.10.14)


Etapa mailakoak


Hutsegiteak

Jon Iriondok ikasleen hutsegiteak sartzen ditugunean familiei jakinarazpenik iritsiko ez zaiela konfirmatu digu, beraz datorren astetik aurrera hutsegiteen erregistroa Inikaz egiten hasi gaitezke.

KMKtako denda

Datorren ostiralean geletatik pasako gara apaindutako harriak biltzera.


Ikastola mailakoak


Kilometroak 2023: urteko ekintza eta ekimen sorta irudikatzen

Urriaren 12an, Kilometroak-eko urte osoko ekintza eta ekimen sorta elkarrekin pentsatu eta irudikatzeko kafe-tertulia egin zen. Langile atariko nabarmenduetan dituzue xehetasun gehiago.

150 ikastolakidek (guraso, langile, ikasle ohi…) emana dute izena Kilometroak pentsatu, irudikatu eta antolatzeko batzorde iraunkorretan. Zuk oraindik egin ez baduzu, anima zaitez!

Ikasturteari ongietorri festa

Bi urteko geldialdiaren ondoren, aurtengo urriaren 12an berriz eman ahal izan diogu ongietorria ikasturteari Baserriaren inguruan egindako festarekin. Langile atariko nabarmenduetan duzue arratsalde-pasaren kronika.

Festa antolatzen aritu bazinen edo hartaz gozatzeko aukera izan bazenuen, eskerrik asko zuri ere ekarpenagatik!

Gau Beltza

Urriaren 31n dugu hitzordua. Aurten ere ospatuko dugu Gau Beltza, Ikastola bera eta hainbat langile hasiak zarete prestaketa lanetan. Datorren astean emango dizkizuegu hitzorduari buruzko xehetasun gehiago.

Ikastola prentsan

https://www.diariovasco.com/oarsoaldea/errenteria/orereta-kilometroak-2023-20221013221819-ntvo.html


Bestelakoak


Errigora: udazkeneko kanpainari hasiera emateko hitzordua

Urriaren 22tik azaroaren 10era artekoa izango da Errigoraren aurtengo udazkeneko kanpaina. Aurrerago emango dizkizuegu horri buruzko xehetasun gehiago.

Urriaren 22an, Ablitas-Tuteran, kanpainari hasiera emango zaio eta hara joateko gonbidapena egiten diogu hala nahi edo ahal duenari. Hemen duzue programa

Zerk egiten zaitu NOR?” liburu ilustratua: crowdfunding kanpaina

1545 Oiartzungo argitaletxe txikiak “Zerk egiten zaitu NOR?” eleberri ilustratua argitaratu ahal izateko crowdfunding kanpaina jarri du martxan. Nortasuna eta sexu-identitatea ardatz izango dituen eleberria da. Hemen dituzue ekimenaren gaineko xehetasun gehiago eta ekarpena egiteko aukera: https://eu.goteo.org/project/nor

Hainbat lotura interesgarri

Orioko Herri Ikastola: inklusioa lantzeko, Europara