HIZKUNTZAK

Guraso Batzordea HH: 1. buletina (2021.09.20)

HHko Guraso Batzordearen 2021-2022 ikasturteko lehenengo bileran ondorengo gaiak landu dira.

JARRAIPEN BATZORDEKO INFORMAZIOA:

Covid protokoloa aldatu egin da, eta beraz, sarrera malgutu egin da. Espazio komunak berreskaratu egin dira Linon: ingeleseko gela, salto gela eta PTarena. Esmalterian musukoa erabiltzen jarraitu beharko da gelara sartu arte.

Linon aldaketak egin dira: zapaia berria, insonorizaziorako, eta kortinak ere jarri dira burbuila bereko bi gelen arteko zarata gutxitzeko.

Esmalterian burbuila bakoitzak bere zaintzailearekin jarraituko du goizeko zaintzan; Linon, ordea, kurtsoko bat egongo da. Covid-ak irauten duen bitartean, ez da aurreikusten arratsaldeko zaintza berreskuratzea.

Herriko parkeetara joaten jarraituko dute.

0 unitateari eutsiko zaio kurtso hasieran. Karpeta familiarekin lantzeko jolasa ere mantenduko da aurten, eta “mintzoan kux-kux” ekimena berreskuratuko da, ikastola eta liburutegiaren arteko lotura gisa, familian irakurtzea sustatzeko eta hortaz, ikasleek liburutegiko bazkide egin beharko dute.

BASO ESKOLA

Arrakasta handia izan du eta HHko etapan, IZAN proiektuarekin batera, ikastolaren indargune eta potentzial gisa ikusten da.

Baso eskolak dakartzan gastuei (autobusa eta mantentze lanak) aurre egiteko, hilabetero 6 euroko tarifa jarri nahi du zuzendaritzak HH3tik LH3ra.

Bestalde, HHko irakasleen iritziz, goizeko jarduna oso motz geratzen da, eta baso eskolan jolasteko denbora (autobusaren igoera/jaitsiera, arropa aldatu, hamaiketakoa….) gutxi geratzen zaie. Egun osoko txango gisa proposatzen dute: goiza baso eskolan pasa, baserrian bazkaldu eta arratsaldean egun horretako ekintzarekin lotutako gaien bat landu. Horretarako, baserriak duen gela atonduko da eta jangelak eskainiko du bazkaltzeko zerbitzua ikasle guztientzat. Egun horietan beraz, jangelan geratzen ez diren haurrek ordaindu egin beharko dute bazkaria.

Guraso batzordean begi onez ikusi da egun osoko planteamendua baina jangela zerbitzuaren inguruko zalantzak daude: joango ez diren umeek tarifaren zati bat ordaindu beharko dute? Jangelan gelditu nahi ez duten umeak baso eskola gabe geratuko dira?

Bestalde, baso eskolagatik ordainarazi nahi dizkiguten 6 euroen harira, hauxe da guraso batzordetik egin den irakurketa:

“Azken Batzar Orokorrean kuotaren igoera adostu zen, eta igoera horretan dagoeneko baso eskola barne hartzen zen, aurreikusita zegoen kurtso honetan berdin jarraituko zela. Beraz, zegatik ez ziren orain aipatzen diren gastuak orduan kontuan hartu? Aurreikuspen falta handia iruditzen zaigu eta onartezina kuota orokorra igo berri den momentuan, beste igoera bat aplikatzea.

Baso eskola zerbitzu modura ikusten du ikastolak edo hezkuntza proiektuaren barne dago? Gurasoentzat HHko bizkarhezurretako bat da une honetan, eta kuota bat ezartzeak, ikasleen arteko bereizketak eragin ditzake, joan nahi/posible eta ez dutenen artean.

Gaur egun, beste eskoletatik bereizten gaituen proiektu bat da eta familia berriak erakartzeko garaian, ordaintzen den zerbitzu gisa azaltzeak esentzia guztia galtzen du.

Baso eskola errentagarria ez bada, kuota orokorraren igoeraren baitan aurreikusita egon beharko litzatekeela uste dugu.”

GALDE-ESKAERAK

  • Sinatuta eraman behar diren umeen argazkien baimenaren papera ikastolak berak inprimatu eta banatzea eskatzen da.
  • Geletako argazkiak ez banatzearen harira, ikastolak aurten zein jarrera hartuko du? Ze hausnarketa egin da gai honen inguruan? Zer gertatuko da baimenik ez duten umeen taldekako argazkiekin?
  • Iaz HH2ko geletan zeuden taldeko argazkiak ez dira banatu.
  • Pedagogia berriarekin zalantzak daude. Disziplina arazoak daude batzuentzat eta klase batean arazoak egon ziren urte guztian jotzen ibili ziren umeekin. Pedagogia berriarekin hausnarketa egin al da gatazkak nola kudeatu? Gurasoen iritziz informazio eskasa dago eta ez da komunikatzen gatazkak sortzen direnean. Mugimendu libreak gatazka gehiago dakartza?

Bestalde, nola animatzen dituzte umeak txoko desberdinak probatzeko? Batzuen sentsazioa da urte guztia txoko berdinean pasa dutela, gauza berdinak egiten eta gauza bakoitza nola lantzen den informatzea eskatzen da guraso bileretan.

Kontzientzia fonologikoko programarekin zer gertatu da?

  • Irakasleen aldaketak oso denbora gutxirekin abisatu dira eta HH4ko gela batean ez da informatu
  • HH2 eta HH3n ordezkariak lortzeko guraso bileretara sartuko gara informazioa emateko.
  • Hurrengo bileren egutegia adostu da: urriak 18, azaroak 15, abenduak 13, urtarrilak 17, otsailak 21, martxoak 21, maiatzak 9 eta ekainak 13.

Guraso Batzordea: 1 buletina (pdf-a)