HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (25.12.12)


ETAPA MAILAKOAK


Berreskurapenez

Berreskurapenak INIKAn nola erregistratu argitzeko pildoratxo hau prestatu dugu. Laburbilduz, mezu garrantzitsuena bakarra da: Berreskurapenaren zutabea, ahal den zehaztapen maila baxuenari gehitu behar zaio. Izan ere, konpetentzia espezifiko bati gehitzen badiozue, buletinak gero ez du konpetentzia espezifiko osoaren berreskurapen zutabea irakurriko eta buletinera eramango. Konpetentzia ezpezifikoaren zutabea bakarrik eramaten du buletinera eta ez haren berreskurapenera. Hortaz, berreskurapen zutabea konpetentzia espezifikoaren barruan sartu behar da, ondoren, aldaketa konpetentzia espezifikoan eragin dezan.

Edozer kezka edo arazo, guregana gertutatu.

Zuendaritza eta berrikuntza taldea.

Monografikoak

Datorren astelehenean eta asteartean bilera monografikoak izango ditugu. Helburua ikasle jakin batzuen egoera aztertzea eta aurrera begirako erabakiak hartzea da.

Hori dela eta, TUTORE/KOTUTORE bakoitzak HAUTATU egin beharko du ZEIN ikasleri buruz hitz egin nahi duen, eta ahal dela, ikasleari dagokion plan proposamena aurrez zirriborratuko du. Hemen duzue horretarako euskarria.

14:30ean hasi eta amaitu artekoa izango da, denboraren kudeaketa neurtzea guztion ardura izango da. Xehetasunak Calendar-en aurkituko dituzue.

San Tomas eguna

Abenduaren 19an, San Tomas eguna ospatuko dugu DBHn eta plangintza berezia izango dugu. Xehetasunak Calendar-en dituzue ikusgai. Inork zalantzarik izango balu, galdetu lasai taldeko kideren bati (Alain edo Ekaitz). Ongi izan eta eskerrik asko.

Calendar-ari lotutakoak

IRAKASLEAK

  • Monografikoak: Astelehenean eta asteartean izango dira. Calendar-en dauzkazue hurrenkera eta metodologia proposamena. 14:30ean hasi eta amaitu artekoak izango dira.
  • Guraso bilerak: Asteazkenean aurrez aurreko bileretarako tartea dugu.

IKASLEEKIN

  • Agipad: Astelehenetik ostegunera, 3. mailako ikasleek prebentzio saioa izango dute. Xehetasunak Calendar-en topatuko dituzue.
  • San Markos birziklapen kanpaina: 2. mailako ikasleek hiri hondakinen gaineko sentsibilizazio kanpainan parte hartuko dute. Xehetasunak Calendar-en topatuko dituzue.
  • “Baga, biga, higa” emanaldia: Astelehenean 4. mailako ikasleek “Baga, biga, higa” emanaldia
    taularatuko dute Niessen aretoan.
  • Zahar egoitzetara bisita: Asteartean, 3. mailako ikasle guztiekin joango gara. Xehetasunak Calendar-en topatuko dituzue.
  • Baketik: Bide-hezkuntzaren gaineko antzerki-forumean parte hartuko dute 4E gelako ikasleek.
  • Mari Domingi: Ostegunean, 4. mailako ikasleek elkarkidetza saioa egingo dute baserrian. Xehetasunak Calendar-en dituzue ikusgai.
  • San Tomas: Ostiralean plangintza berezia izango dugu. Xehetasunak Calendar-en dituzue ikusgai.

IKASTOLA MAILAKOAK


Blaitu – Euskaraz Bizi: Erronkak saioaren ikasturteko lehen hitzordua, abenduaren 17tik urtarrilaren 7ra

Pasa den urteetan bezala, aurten ere Blaitu Klubak Erronkak saioa jarri du martxan.

Ikasturte honetako lehen saioa abenduaren 17an estreinatuko da Blaitu Klubaren atarian (langile ataritik ere hel zaitezkete aurkezpen-bideora, eskura duzue jada ikasgelan lantzen joateko). Urtarrilaren 7ra arte egongo da martxan eta, ohi bezala, saria duten lehiaketa zein txalentxa izango ditu. Txalentxeko saria Donostiako Mitologik ihes-gelarako bost pertsonentzako bonoa izango da, lagun artean zein familian gozatzeko sari egokia; lehiaketakoa, berriz, Blaitu kantinplora.

Blaitukideen aurkezpen-bideoaz gain, geletan lanketa egiteko unitate didaktiko hau duzue eskura (hau LHrako eta hau DBHrako), datorren astean, lanketa egin eta ikasleak parte hartzera bultzatzeko.

Familiei datorren astean emango zaie honen guztiaren berri.

Iazkoan bezala, ikasturte honetan ere, DBHko ikasleek hartu dute saioa bideratzeko ardura, izan ere, nerabeengan eragitea eta hauen parte hartzea sustatzea da Blaitu Klubak ikasturte honetarako daukan helburu nagusietako bat.

Gogoratu, irakasleon esku-hartzea oso garrantzitsua dela ikasleak euskarara hurbiltzeko bidean! Ahalegindu gaitezen ikasleak motibatzen eta egin dezagun arraun norabide berean!

Eguberri bezperako kalejira: anima zaitezte!

Abenduaren 24an, urtero bezala, Eguberri-kantak abesten ibiliko gara kalez kale, herriko txokoak alaitzeko gogoz. Langile atarian (azpimarren atalean) dituzue hitzorduaren xehetasunak. Esan gabe doa denok gonbidatuta zaudetela parte hartzera!

Oiartzoko Eguberriko topaketa: joateko gonbidapena

Abenduaren 23an (arratsaldeko 18:00etan, Niessen Kulturgunean) izango da Oiartzoren urteroko Eguberriko Topaketa. Oiartzoren urteko hitzordu nagusi eta berezienetakoa da, aurreko ikasturtean batxilergoa bukatu zuten ikasleak elkartu eta omenaldi txikia egiteko eguna, eta zitara gonbidatu nahi zaituztegu. Anima zaitezte!


ETAPA ARTEKOAK


DBH | Irakasleok ere irakurle

Orain denbora pixka bat martxan jarri zen “Irakurriz gozatu” egitasmoaren parte, hasitako bidean aurrerapausoak txertatzeko asmoz, “Irakasleok ere irakurle” lehen saioa egin berri dute pasa den astean DBHko lau mailetan.

Ikasleak beren kabuz irakurketara hurbiltzearen eta irakurketaz gozatzearen zailtasunaz jakitun, irakasleak erreferente eta eredu papera hartu eta ikasleen artean irakurtzeko interesa pizteko edota sustatzeko ahalegina egin da; irakurketa bizitzaren parte dela eta pertsona bakoitzak historia eta istorioekin lotura pertsonala duela erakutsiz. Inor irakurtzera behartu ordez, irakurketaren esperientziarekin emozionalki konektatzeko saiakera da.

Hori guztia praktikara eramateko asmoz, esan bezala, pasa den astean egin ziren “Irakasleok ere irakurle” lehen saioak. Kasu bakoitzean hala zegokion irakaslea momentu hartan zegokion ikasgelaren gidari bihurtu zen. Berak irakurketarekin duen harremanaz aritu zen ikasleekin, gai hauek jorratuz: bere hasierako esperientziak, gehien eragin dioten liburuak, bere irakurketa lehentasunak (generoa, hizkuntza, irakurtzeko lekua eta momentua, papera edo digitala), irakurri duen azken liburua… Azkenik, galderak: eta zu(ek)? (ikasleei beren esperientziez galdegitea), zergatik da garrantzitsua irakurtzea?

Kuriositatez edota inspirazio-iturri gisa norbaitek ekimenaren gaineko xehetasunik edo bestelakorik nahi balu, DBHko irakurketa lantaldeko kideengana jo dezake.


BESTELAKOAK


KORRIKA 24ren abestia aurkeztu berri dute

Atzo aurkeztu zuten datorren urtean Euskal Herrian barrena ibiliko den KORRIKA 24ren abestia. Zetak taldearena da, Pello Reparaz bera, Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorena ari dira kantuan “Xiberutikan mendebaldera” izena jarri dioten abestian.

Gogoratu www.korrika.eus webgunean jada ikusgai dela Korrika Kulturalako agenda, Korrika Laguntzailea izateko bideen eta denden berri ere topatuko duzue. Anima zaitezte kuxkuxeatzera eta zuen ekarpentxoa egitera!

Hainbat artikulu interesgarri