HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (24.02.16)


ETAPA MAILAKOAK


MoreretaON martxan da

Behin inauteriak igarota, MoreretaON egitasmoaren txanda da.

Datorren martxoaren 8an, ostirala, Emakumearen nazioarteko eguna aldarrikapen eguna bihurtuko dugu Orereta Ikastolan.

Horretarako, iaz bezala, eguraldia lagun badugu, herrira jaitsiko gara. Etapa guztietako ikasle, langile eta irakasleok parte hartuko dugu eta gurasoei ere luzatuko zaie gonbidapena.

DBHri dagokionez, prestaketa-lanetan ari gara aspalditxo, baina hainbat kontu ixtea falta zaigu. Hortaz, hurrengo klaustroan jakinaraziko dizkizuegu xehetasunak.

Hasi armairuan zer edo zer morea bilatzen… badator-eta MoreretaON!

DBHko MoreretaON talde eragilea

Emakume eta neska zientzialarien eguna dela eta

Kaixo ekipo:

Atzerapen pixka batekin bada ere, datorren bi asteazkenetan “Emakume eta neska zientzialarien eguna” (otsailak 11) ospatuko dugu.

Ekintzak edo ospakizunak bi egun desberdinetan izango dira: Otsailaren 21ean DBH1eko ikasleekin eta 28an DBH2, DBH3 eta DBH4ko ikasleekin.

Esteka honetan eta baita calendarren ere aurkituko dituzue proposatutako ekintzen eta horien antolaketaren berri. Klaustro bileran ere egingo dugu azalpentxo bat.

Emakume eta neska zientzialarien eguneko sortaldea

Solasean

Gogoan izan dagoeneko bete dezakezuela autoebaluazioa, eta har dezakezuela Solasean egiteko txanda ere. Langile atarian dauzkazue biak.

Digiprest

Otsailaren 28an amaitzen da ikastaroa egiteko epea. Laugarren ataleko hausnarketa partekatua egina dago dagoeneko, eta ez du norberak igo behar. Gainerakoan laguntza behar baduzue, hurbildu IKT mintegiko kideengana.

Calendarrari lotutakoak

  • Juul kanpaina (otsailaren 19an): Datorren astelehenean, otsailaren 19an, Irakurriz Gozaturen beste saio bat dugu. Saio osoa irakurtzen erabili beharrean, 30 minutuz arituko gara. Mila esker.
  • Berrikuntza: Hurrengo asteartean liburutegian elkartuko gara aurreko saioan egindako lanketarekin jarraitzeko. Xehetasunak Calendarren jasoak dituzue.
  • Garabide: Datorren asteartean Garabide elkartetik etorriko dira 4. mailako ikasleekin egiten ari diren lanketari jarraipena ematera. Xehetasunak Calendarren dituzue ikusgai.

IKASTOLA MAILAKOAK


Prestakuntza eta jardunaldiak: eskaintza eguneratua

Langile atariko prestakuntzen eta jardunaldien atala eguneratu dugu. Berritasunak “Ikastetxeen hobekuntza pedagogikorako prestakuntza integrala” eta “Jabetuz” (emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak artatzen dituzten profesionalentzako) ikastaroak dira. Langile atarian dituzue xehetasunak.

Hezkuntza Batzordea: otsaileko bileraren deskargua

Otsailaren 14an izan genuen Hezkuntza Batzordearen ikasturte honetako bigarren bilera. Langile atarian duzue laburpena (gainaldean ezkerraldean dauden ikono-zerrendako “organoetako aktak” atalean).

Urteko Ohiko Batzar Nagusia 2024: deialdia bazkideei

Otsailaren 28an egingo da Orereta Ikastola Koop. E.-ko Urteko Ohiko Batzar Nagusia Ikastolaren Linoko egoitzan (Santa Klara kalea, 7); 17:30ean lehen deialdian, 18:00etan bigarrenean eta 18:30ean hirugarrenean.

Ikastolako langile eta bazkide zaretenek pasa den astelehenean jaso zenuten Inikaz hara joateko gonbita eta bilkuraren gai-ordena. Ikastolako langile eta guraso zaretenek ere jada jaso duzue Inikaz.

Otsaileko klaustroak: Urteko Ohiko Batzar Nagusian landuko direnen azalpena

Otsaileko klaustroetan, besteak beste, Urteko Ohiko Batzar Nagusiari lotutako gaiez ariko gara (2022-23 ikasturteko kontuen itxiera, 2023-24 ikasturteko aurrekontua…).

OTSAILEKO KLAUSTROAK

  • HH: otsailak 20 (16:45)
  • LH: otsailak 22 (13:30)
  • DBH: otsailak 26 (14:45)
  • Zerbitzuetako eta Eskola Kiroleko langileak: HHko hitzordua (otsailak 20, 16:45)

Bikain ziurtagiria: ebaluatzaile izan nahi duzu? (2. deia)

Otsailaren 2ko asteko oharretan Bikain Eusko Jaurlaritzaren euskararen kalitate ziurtagiriaren ebaluatzaile izateko gonbita luzatu zen. Orduan esan bezala, orain urte batzuk izan zuen Ikastolak Bikain ziurtagiria, baina azken urteetan ez du berritu. Eta orain heldu nahi zaio berriro kontuari: Ikastolak Bikain ziurtagiria izateko eskaera egin du.

Bikain ebaluazio baten ostean jasotzen den ziurtagiria da. Erakundez kanpoko ebaluatzaile batzuek egiten dute lan hori. Funtzionatzeko modu horri jarraiki, Bikain ziurtagiria izateko eskaera egiten duten erakundeei, besteak beste, ebaluatzaileak ere eskatzen zaizkie; beste erakunde baten ebaluazioan parte hartuko duten ebaluatzaileak, hain justu. Eta horretarako, prestakuntza-saioetan parte hartzea eskatzen zaie.

Norbait Bikain ziurtagiriko ebaluatzaile izateko prest egongo balitz, langile atarian topatuko ditu gaiaren gaineko xehetasun gehiago eta ebaluatzaile gisa izena emateko aukera. Egoitz Verdugorengana ere jo dezake. Anima zaitezte!


BESTELAKOAK


Hainbat artikulu interesgarri

Iñaki Zapirain: “Korrika bada aitzakia ikasleen euskararen erabilera sustatzeko” (Iñaki Zapiraini elkarrizketa Berria egunkarian Korrikaren unitate didaktikoen karietara)