HIZKUNTZAK

DBH Asteko oharrak (23.02.17)


ETAPA MAILAKOAK


Ebaluazio bilerak (2. ebaluazioa)

Martxoaren 6an eta 7an gauzatuko ditugu 2. ebaluazioari dagozkion ebaluazio bilerak. 14:30ean hasi eta egun horri dagozkion mailak amaitu arte bertan egongo gara, denon esku dago neurri batean denbora-mugak errespetatzea. Alderdi akademikoari buruzko hausnarketa egin, eta kasuan kasu, erabakiak hartzeko bilera izango da. Tutoreak / Kotutoreak bilera aurrez prestatzea komeni da. Bestelako xehetasunak, hurrenkera… Calendarren duzue ikusgai dagoeneko.

Berrikuntza pedagogikoa

Hurrengo asteartean aurreikusita zegoen saioa, martxoaren 20ra eta 21era atzeratu dugula jakinarazten dizuegu, bi egun segidan egitea hobesten baita. Hori dela eta, norberaren lanetarako edota mintegi mailako koordinazioa burutzeko balia dezakezua otsailaren 21eko eguerdia.

Ebaluazio diagnostikoa | DBH2

ISEI-IVEIk bideratuta, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek oinarrizko konpetentziak noraino garatu dituzten baloratzen da Ebaluazio Diagnostikoaren bitartez. Ikastetxeak eta Euskal Hezkuntza Sistema hobetzeko balio duen ebaluazio prozesua da. Helburuak anitzak badira ere, Ikastetxeoi irakaslana hobetzen laguntzeko xedea ere badu, ahulguneak identifikatuz hobekuntza plan bat diseinatzea izango baita gure zeregina.

Ebaluazio honek ez du ikasleen ibilbide akademikoan inolako eraginik, kanpo ebaluazio hutsa da. Jakizue, LH4 eta DBH2ko ikasleek ebaluazio horri aurre egiteko hitzordua esleitu digutela, eta otsailaren 23an eta 24an gauzatuko dugula DBH 2. mailan. Antolaketa eta ordutegia ikusgai duzue dagoeneko Calendarren.

Emakume zientzialariak | DBH4

Aurreko larunbatean Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu zen. Ondorioz, hurrengo ostiralean (otsailak 24), DBH4-ko ikasleek Oihane Mitxelenaren (Biodonostiako ikerlaria) bisita jasoko dute bere ibilbide zientifikoaren berri izateko. Antolaketa hurrengoa izango da:

  1. saioan: 4B eta 4C taldeak bilduko dira ikus-entzunezko gela handian (Biologiako saioan Egoitz Verdugo eta Igorrekin).
  2. saioan: 4A eta 4D taldeak bilduko dira ikus-entzunezko gela handian (Gizarteko eta Etikako saioetan Egoitz Sayar eta Goizargirekin, hurrenez hurren).

IKASTOLA MAILAKOAK


Urteko Ohiko Batzar Nagusia 2023: deialdia bazkideei

Otsailaren 27an egingo da Orereta Ikastola Koop. E.-ko Urteko Ohiko Batzar Nagusia Ikastolaren Linoko egoitzan (Santa Klara kalea, 7); 17:30ean lehen deialdian, 18:00etan bigarrenean eta 18:30ean hirugarrenean.

Ikastolako langile eta bazkide zaretenek gaur jasoko duzue lehendakariaren bitartez joateko gonbita eta gai-ordenaren berri. Ikastolako langile eta guraso zaretenek jada jaso duzue Inikaz.

BESTELAKOAK


Hainbat artikulu interesgarri