HIZKUNTZAK

Kilometroak 23ko leloa aukeratzeko prozesua abian

Komunitateko hainbat pertsonei elkarrizketak, ikasleekin jardunak eta Kafe-tertulia egin ondoren, Kilometroak-ek jorratuko dituen gaiak eta transmitituko dituen baloreak identifikatu ditu Hastapen Taldeak. Horietan oinarrituta leloaren oinarri izan behar duen bideoa sortu du. Behin hori erakutsita, Ikastolako komunitatea lelo proposamenak sortu eta bidaltzera gonbidatu da. Informazio gehiago: https://oreretaikastola.eus/kilometroak2023/lelo-proposamena/

Leloa-proposamena jasotzeko azken eguna maiatzaren 16a izango da.