HIZKUNTZAK

Zubiak Eraikiz: Hendaiako Ikastolako Eguberriko txokolatezko egutegia eta Seaska egutegia

2026/11/04 7:00 am

2026/11/11 11:59 pm

Ikastolak Euskal Herri osoko eragile gara. Orereta Ikastolan Zubiak Eraikiz egitasmoa da horren adibide nabarmenetakoa, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako hainbat Ikastolarekin harreman zuzena dugu.
Ikastolen arteko harremanak sortu eta indartzea batzuen zein besteen errealitatea ezagutzea; eta Ipar Euskal Herriko Ikastolei sustengua eskaintzea ditugu xede, besteak beste.

HENDAIAKO IKASTOLAKO EGUBERRIKO TXOKOLATEZKO EGUTEGIA
Hendaiako Gure Ikastolak aurten ere egin du Eguberriko txokolatezko egutegia. 24 txokolatez osatutako egutegia da, abenduaren lehenetik Gabon-egunera bitarteko egunak goxatzeko; bertako txokolategile eta papergileekin egina.
Hendaiako Ikastola aurrera ateratzeko pentsatutako ekimena denez, egutegia eskatzera gonbidatzen zaituztegu, beherago duzuen galdetegia betez.

SEASKAKO EGUTEGIA
Urtero bezala, Iparraldeko Ikastolei laguntzeko, aurten ere eskainiko dugu Seaskako egutegia erosteko aukera.

Zubiak Eraikiz: egutegiak 2026

Hendaiako Gure Ikastolako ikasle ohi den Amets Arzallus bertsolariaren bertsoa ekimenari:

Txokolate bat balitz bezala hartu
hitz bat egunero,
erantz ezazu, hunki ezazu, ta sartu
ahora gero,
elurra balitz bezala urtuz gorde
bihotzean bero…
goiz bakoitzean hitz bat ikasten
denak saiatu ezkero,
bere zakuan euskararekin pasako
da Olentzero.

Zubiak Eraikiz