HIZKUNTZAK

Urdaburu Eguna 2023

Familiak

2023/11/26 8:00 pm

2023/11/26 6:00 pm

Ikastolak Urdaburu mendizale elkartearekin elkarlanean antolatzen dituen mendi-irteeretan hurrengoa azaroaren 26an egingo da. Urdaburu Eguna izango da.

Goizeko ohiko mendi-txangoaren ostean, hala nahi duenak (haurrek zein helduek), Oiartzungo Arritxulo aterpetxean bazkaldu ahal izango du. Babarrun-jatea izango da helduentzako (20€). Makarroiak, oilaskoa eta postrea izango dituzte haurrek (5€). Autobusa doakoa izango da (LH3-DBH4) eta bazkaria egunean bertan ordainduko da; haurra/gaztetxoa bakarrik etorriko bada, autobusa hartzean kobratuko zaio bazkaria bera ibil ez dadin diruarekin.

Ibilaldira soilik, bazkaltzera soilik edo bietara joateko aukera dago. Doako autobus-zerbitzua (LH3-DBH4) egongo da norberak hala dagozkion joan-etorriak egiteko.

LH1etik DBH4ra arteko haurrek, gaztetxoek eta haien familiek eman dezakete izena. Azaroaren 16a da horretarako azken eguna.

Hiru ibilbide egiteko aukera egongo da. Hemen txangoen gaineko xehetasunak eta izena emateko aukera:


LH1-LH2: SUSPERREGI-URDABURU-SUSPERREGI


  • Haurrek heldu batek lagunduta etorri behar dute.
  • Irteera-ordua: 08:00etan, Susperregin (norberak bere kabuz joan behar du hara).
  • Mendiko txangoaren amaiera-ordua: 13:00ak aldera, Susperregin.
  • Bazkariaren ordua: 14:30ean, Arritxulo aterpetxean (norberak bere kabuz joan behar du hara).

LH3-DBH4: UGALDETXO-URDABURU-LISTORRETA (9,5km)


  • Haurrak/gaztetxoak bakarrik edo heldu batekin etor daitezke.
  • Irteera-ordua: 08:00etan, Iztietako geltokian (autobusez).
  • Mendiko txangoaren amaiera-ordua: 13:00ak aldera, Listorretan (autobusa egongo da bazkaltzen geratzen ez direnak Iztietara jaisteko).
  • Bazkariaren ordua: 14:30ean, Arritxulon (autobusa egongo da bazkaltzera bakarrik joan nahi dutenentzako: 13:45ean, Zumardiko geltokian). Bazkalostean, autobusa 18:00etarako jaitsiko da Iztietako geltokira.

HELDUAK: ERGOIEN-BIANDITZ-ARRITXULO (14 km)


  • Helduak soilik etor daitezke.
  • Irteera-ordua: 07:30ean, Zumardian.
  • Irteera-ordua bazkaltzera joateko: 13:45ean, Zumardiko geltokian.