HIZKUNTZAK

Udal Familia Eskola 2023-24

2023/10/17 3:00 pm

2023/11/30 4:00 pm

Uda pasata, berriz martxan jartzear da udal familia eskola. Ohi legez, hiru zutabe izango ditu:


SAIO MONOGRAFIKOAK


Ziklo bakoitzerako (HH, LH, DBH) familientzako monografiko bat eskainiko da. Reina Aretoan izango dira saioak 15:00etatik 16:15era. Hona hemen datak eta gaiak:

  • HH: “Nola bultzatu haur txikien garapen kognitibo eta emozionala” (azaroak 14)
  • LH:  “Nola lagundu harreman sozialak modu positiboan kudeatzen” (azaroak 15)
  • DBH: “Komunikazio eraginkorra: nola lagundu haien prozesuetan konfiantza eta ulermenean oinarrituta” (azaroak 16)

Saio monografikoetan izena eman behar da. Horretarako, inprimaki hau bete behar da.


BAKARKAKO ARRETA ZERBITZUA


Astearte (09:00-12:00) eta ostegunetan (15:00-16:00), telefonoz (688 72 42 33) edo emailez (gurasoeskola@errenteria.eus) egin daitezke kontsultak.


GURASO TALDEAK


Familiek dituzten kezkak, esperientziak… partekatzeko guneak dira. Talde egonkorrak dira eta hilean behin biltzen dira, urritik hasita. Ziklo bakoitzeko (HH, LH DBH) bi talde sortuko dira: bat Reina Aretoan bilduko da eta bestea Beraungo gaztelekuan. Ondorengoak dira bileren datak eta ordutegiak:

  • Reina aretoa (15:00-16:15):
    • HH: urriak 17 eta azaroak 21
    • LH: urriak 18 eta azaroak 22
    • DBH: urriak 19 eta azaroak 23
  • Beraungo gaztelekua (14:30-15:45):
    • HH: urriak 24 eta azaroak 28
    • LH: urriak 25 eta azaroak 29
    • DBH: urriak 26 eta azaroak 30

Izen-ematea emailez (gurasoeskola@errenteria.eus) egin behar da.

udal familia eskola