HIZKUNTZAK

“Tornola-Oianleku” Urdabururen 2. etapa

Tornola - Oianleku

2022/03/13 8:00 am

2022/03/13 2:00 pm

Martxoaren 13an izango da Urdabururekin egingo dugun hurrengo mendi-irteera. Tornola-Oianleku izango da 2. etapa honen helburua. Gogoratu LH3tik DBH4ra bitarteko gure ikasle eta zuen seme-alabei mendiaz lagun artean zein familian gozatzeko aukera paregabea dela.

Gainera, oraingo honetan, gurasoek ere parte hartzeko aukera izango dute.

Irteerarako hainbat ohar:

● Irteera ordua: Goizeko 08:00etan Iztieta autobus geltokian.

● Iritsiera ordua: Eguerdiko 14:00ak aldera, geltoki berera.

● Irteeraren prezioa: Ikasleek: 5 € (anai arreben kasuan, bien kuota 8 €koa izango da), gurasoek 13 €. Errezibo bidez kobratuko zaizue.

● Irteera honek domina lortzeko puntu bat balio du.

● Eraman beharrekoa: botak eta motxilan ura eta ogitartekoa. (Ez da inor onartuko aldatzeko oinetako eta arropik gabe).

MARTXOAren 13ko irteeran izen emateko, beheko inprimakia bete martxoaren 11, goizeko 10:00ak, baino lehenago.

Izena emateko: