HIZKUNTZAK

Orientazio-saioa (DBH4)

Familiak
Orereta-Errenteria

2021/01/28 5:30 pm

2021/01/28 7:00 pm

DBH 4. mailatik aurrerako aukerak ezagutu eta erabakiak hartzen laguntzeko asmoz, urtero legez, aurtengoan ere gurasoentzako orientazio-saioa antolatu dugu. Batxilergoaz zein lanbide heziketaz jardungo dugu. Urtarrilaren 28an, osteguna, izango da saioa Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan, 17:30ean.

COVID-19agatik, aurrez izena eman behar da hitzaldira etorri ahal izateko (behean duzue inprimakia). Urtarrilaren 26a da horretarako azken eguna. Edukiera arrazoiengatik, familia bakoitzetik guraso bakarra etortzea eskatzen dugu.


orientazioa