HIZKUNTZAK

Orientazio-saioa (DBH4)

Linoko eraikinean

2022/02/01 5:30 pm

2022/02/01 7:00 pm

DBH 4. mailatik aurrerako aukerak ezagutu eta erabakiak hartzen laguntzeko asmoz, urtero legez, aurtengoan ere gurasoentzako orientazio-saioa antolatu dugu. Batxilergoaz zein lanbide heziketaz jardungo dugu. Otsailaren 1ean, asteartean, izango da saioa Ikastolako Linoko eraikinean, 17:30ean.

COVID-19agatik, aurrez izena eman behar da hitzaldira etorri ahal izateko (behean duzue inprimakia). Urtarrilaren 30a da horretarako azken eguna. Edukiera arrazoiengatik, familia bakoitzetik guraso bakarra etortzea eskatzen dugu.