HIZKUNTZAK

Oiartzo (batxilergoa): aurrematrikulazio-epea

2023/03/27 12:00 am

2023/04/21 11:00 pm

Batxilergo-ikasketak egiteko aurrematrikulazio-epea zabalik da apirilaren 21era arte.

Orereta Ikastolak Oiartzo Ikastolan eskaintzen du batxilergo-ikasketak egiteko aukera, gure eskaintza eta proiektua 0-18 urte artekoa izatea bermatuz. Oiartzon batxilergo-modalitate nagusiak eskaintzen dira, osteko edozein ikasketetarako sarbidea ahalbidetuz. Horrez gain, Oiartzon ikasleek beren interesen arabera aukera ditzakete aukerako gaiak, modu guztiz askean.

Oiartzo Ikastola, hurbil urrunera begira

Oiartzungo Haurtzaro eta Orereta Ikastolek 90. hamarkadaren amaieran jarri genuen martxan Oiartzo, bi Ikastoletako ikasleei zein eskualdeko gazteei batxilergo euskalduna, hurbila, kalitatezkoa eta aukera zabalekoa eskaintzeko helburuz. Haurtzaro eta Orereta Ikastolak bezalaxe, Oiartzo ere Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko kide da, kalitatezko euskarazko hezkuntza berritzailearen berme. Gaztetasuna eta esperientzia uztartzen dituen lantalde egonkorra ditu. Besteak beste, ikasleen emaitzak dira horren guztiaren lekuko.

Informazio eta xehetasun gehiagorako: www.oiartzoikastola.eus

batxilergoa Oiartzo