HIZKUNTZAK

Oarsoirriak – Kilometroak: urriaren 1eko Haurren Hiria irudikatzen

Agirre Lehendakaria

2023/07/18 4:30 pm

2023/07/18 6:30 pm

Urriaren 1ean, Kilometroak Egunean, haurrek beren gune propioa izango dute Panier-eko aparkalekuan. Gune horretan, Haurren Hirian, zer egingo dugun elkarrekin pentsatzeko, OiarsoIrriak-eko eta Kilometroak-eko lantaldeek hitzordua jarri dugu eta bertara gonbidatu nahi ditugu herriko haur eta familiak.

Nagusiki Lehen Hezkuntzako umeentzako prestatutako saioa izango bada ere, haur txikiagoek ere parte har dezakete heldu batek lagunduta.

Anima zaitezte eta anima ezazue zuen inguruko jendea; apuntatu hitzordua agendan! Zatozte uztailaren 18an 16:30ean Agirre Lehendakaria plazara, haurrek haurrentzako irudikatu eta amestutako jaia antolatzera! 

erriola kilometroak