Musikak haurrentzat zein helduentzat dituen onurak jakinak dira. Abantaila ugari sortzen ditu gaztetxoeenen heziketa-prozesuan. Hori horrela izanik eta jardunean murgiltzeko helburuarekin, Orereta Ikastolak berriro ere terapia honen inguruko saioa antolatu du apirilaren 1ean, 17:00etan.
Saio hauek 2020an jaiotako haurrei eta euren guraso edo tutore legalei zuzenduta daude. Aforoa mugatua izango da: denera 20 pertsona (10 haur eta 10 heldu).
Jakina da, terapia guztiekin bezala musikoterapiarekin ere, onura hauek lortzeko, lanketa jarrai bat egin beharko litzatekeela eta kasu honetan, 45 minutuko familia-saio honen bidez, bizipena gozatzeko aukera izango dute.
Ondorengo inprimakien bidez eman izena hoberen datorkizun orduan: