LH 6. mailako ikasleak Mindara elkartearen aldeko azoka solidarioa antolatzen ari dira, lanak banatu eta talde ezberdinetan antolatuta. 2. eskuko joastailu eta jolasak eta eskuz egindako gauzak salduko dituzte martxoaren 18 goizean Agirre Lehendakariaren eta Niessengo plazetan. Animatuko zarete?
Nondik dator ekimena?
Mindara elkartearen aldeko merkatu solidarioa diziplina arteko proiektu baten fruitua da. Ingurunea arloan, gobernuz kanpoko erakundeak lantzen aritu dira: zer diren, zer egiten duten… Herrian gisa horretako erakunderik ba ote den bilatzen hastean egin dute topo Mindara elkartearekin, eta antolatu dute merkatu solidarioa ingurunea ez beste hainbat arlotako edukiak nahiz lanketak txertatuz eta antolaketarako ikasgela arteko hainbat lan-batzorde osatuz.