HIZKUNTZAK

Martxoak 6: “Lilaton”edizio berria bat

Donostia

2022/03/06 10:30 am

2022/03/06 12:00 pm

Duela bi urte ekin genion DBHko hainbat ikasle zein irakasleek “Lilatonen” parte hartzeari, elkarrekin igande goiza pasa eta kirola uztartzeko asmoz. 

Orain arteko esperientzia oso atsegina eta asegarria izan zenez, aurten ere, orain artekoari jarraipena eman nahi diogu. Martxoaren 6an egingo den “Lilatonen” izena eman eta parte hartzeko asmoa dugu, eta zuek, emakumeok, parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Denon partehartzearekin, orain arteko marka haustekoa asmoa dugu. Guk erronka bat proposatu nahi dizuegu: baietz Orereta Ikastolak dituen urte kopuru adina emakume korrikalarik izen eman Lilatoian Orereta Ikastolaren izenean! Ba al dakizu zenbat urte dituen? 59. Orereta Ikastolak taldea osatu nahi du; horregatik, parte hartzeko asmoa baduzu, eman ezazu izena: (izen emateko azken eguna martxoaren 4a izango da).