HIZKUNTZAK

[LH5-LH6] Sexu-heziketa: familientzako formazio-saioa

2026/11/24 12:00 am

2026/11/24 12:00 am

Ikasleak ikasgelan lantzen ari direnari lotuta, ikasle horien familientzako (LH 5. eta 6. mailako familientzako) sexu-heziketari buruzko formazio saioa antolatu da. Nerabezaroan sartzear edo sartuta daude adin horretako gaztetxoak, eta hedabideetatik eta kaletik jasotzen duten informazioa oso ugaria da. Gure seme-alaben eta ikasleen bidelagun eta erreferenteak garenez, horiei laguntzeko bidea irekitzea da sexu-heziketari buruzko saioaren asmoa. Ikasleekin gelan landu dena zer izan den azaltzeaz gain, familiek izan ditzaketen kezka eta galderei erantzuteko aukera ere izango da.

  • Eguna: azaroaren 23an
  • Ordua: 17:30etan
  • Lekua: Añabitarten (areto nagusian)
  • Hizkuntza: euskara. Aldibereko itzulpena eskainiko da Telegram bitartez. Saioa gaztelaniaz jarraitu nahi izanez gero, aurikularrak eta Telegram-en app-a deskargatuta ekarri behar dira.
  • Izen-ematea: beheko inprimakia betez. Apuntatzeko azken eguna azaroaren 20a da.