Aurten estreinakoz, Ikastolen Elkarteak antolatuta, Euskal Herriko lurralde desberdinetako ikasleen topaketa batean parte hartzeko aukera paregabea izango dute LH4, LH5 eta LH6ko ikasleek. Besteak beste, ikastola desberdinetako ikasleak saretzea, euskalki desberdinak ezagutzea, Euskal Herriko kultur erreferente eta adierazleak ezagutzea, euskal identitatea indartzea eta elkarbizitza euskalduna sustatzea ditu helburu ekimen honek. Hori guztia, ikasleen gozamena izanik oinarri eta jolasa beren artean harremantzeko modu.
IPAR-HEGOA TOPAKETAREN XEHETASUNAK
- Data: Ekainak 9-11
- Lekua: Allo – Nafarroa
- Prezioa: 50€ + garraio-gastuak
- Topaketan parte hartuko duten beste ikastolak: Hazparneko Ezkia eta Uztaritzeko Louis Dasance ikastolak
- Orereta Ikastolatik joango den ikasle-kopurua: 25 ikasle
- Izen-emate epea: martxoak 21-apirilak 27
- Izen-emate baldintzak: beheko inprimakia betetzea