Aurten estreinakoz, Ikastolen Elkarteak antolatuta, Euskal Herriko lurralde desberdinetako ikasleen topaketa batean parte hartzeko aukera paregabea izango dute LH4, LH5 eta LH6ko ikasleek. Besteak beste, ikastola desberdinetako ikasleak saretzea, euskalki desberdinak ezagutzea, Euskal Herriko kultur erreferente eta adierazleak ezagutzea, euskal identitatea indartzea eta elkarbizitza euskalduna sustatzea ditu helburu ekimen honek. Hori guztia, ikasleen gozamena izanik oinarri eta jolasa beren artean harremantzeko modu.
Ipar-Hegoa topaketaren gaineko xehetasunak ezagutzeko aurkezpen-bilera egingo da. Bilera euskaraz izango da. Bilera gaztelaniaz jarraitu nahi izanez gero, aurikularrak eta Telegram-en app-a deskargatuta ekarri behar dira. Antolaketa kontuengatik, aurkezpen-bilerara joateko aurrez izena eman behar da beheko inprimakia betez.