HIZKUNTZAK

[LH3-DBH4] Urdaburu: denboraldi amaierako txangoa

Familiak

2023/05/13 8:00 am

2023/05/14 6:00 pm

Ikasturtean zehar Ikastolak Urdaburu mendizale elkartearekin elkarlanean antolatzen dituen mendi-irteerei bukaera emateko, denboraldi amaierako txangoa egingo da: Zumaiatik Oriorako mendi-ibilaldia, Orioko aterpetxean gaua pasata. Ikasturte honetan gutxienez behin Urdaburuk eta Orereta Ikastolak antolatutako txango batean parte hartu duten ikasleek dute izena emateko aukera; gurasoek ez dute denboraldi amaierako txangoan parte hartzerik.

Larunbatean, maiatzak 13, 07:45ean aterako da taldea Urdabururen egoitzatik eta hara bueltatuko da igandean, maiatzak 14, 18:15ak alderako. Trenez egingo dira joan-etorriak. Joan-etorri horiek, eta Orioko aterpetxeko gaua, larunbateko gaua eta igandeko gosaria nahiz bazkaria sartzen dira txangoaren prezioan (45€). Larunbateko hamaiketakoa eta bazkaria norberak eraman behar ditu.

Izena emateko, bete inprimaki hau. Apirilaren 24ra arteko epea dago horretarako. Izena ematen duten gaztetxoak dugu lekua baino gehiago badira, ikasturtean zehar lortutako puntuak hartuko dira kontuan plazak esleitzeko. Izena emateko epea itxita, Urdaburu elkarteak mezu elektroniko bat bidaliko die hala dagokienei txangoaren xehetasunen berri emanez.