Ikasturtean zehar Ikastolak Urdaburu mendizale elkartearekin elkarlanean antolatzen dituen mendi-irteerei bukaera emateko, denboraldi amaierako txangoa egingo da: asteburu-pasa Hondarribian. Ikasturte honetan gutxienez behin Urdaburuk eta Orereta Ikastolak antolatutako txango batean parte hartu duten ikasleek dute izena emateko aukera; gurasoek ez dute denboraldi amaierako txangoan parte hartzerik.
Txangoak 45€ balio ditu. Prezioan sartuta daude aterpetxeko gaua, lehen eguneko afaria, eta bigarren eguneko gosaria eta bazkaria. Lehen eguneko hamaiketakoa eta bazkaria norberak ekarri behar ditu. Joanekoa oinez egingo eta etorria, berriz, lineako autobusean (norberak bere Mugi Txartela eraman behar du).
- Maiatzak 24 (larunbata): 08:00etan aterako da taldea Urdabururen egoitzatik. Maletak furgonetan kargatu eta oinez joango dira Hondarribiara Jaizkibelen barrena (hamaiketakoa eta bazkaria norberak eraman behar ditu). 17:00etan sartuko dira Juan Sebastian Elkano aterpetxean, eta dutxatu ostean, jolasak, afaria eta diskoteka izango dituzte.
- Maiatzak 25 (igandea): gosaldu eta gauzak jasotakoan, jolasak egingo dituzte. Aterpetxean bazkalduko dute eta 17:00ak arte denbora librea izango dute. Ostean, lineako autobusean (norberak bere Mugi Txartela eraman behar du) bueltatuko dira Urdabururen egoitzara 18:30 alderako (maletak furgonetak ekarriko ditu bueltan ere).
Izena emateko, bete inprimaki hau. Maiatzaren 12ra arteko epea dago horretarako (12:00ak artekoa). Izena ematen duten gaztetxoak dagoen lekua baino gehiago badira, ikasturtean zehar lortutako puntuak hartuko dira kontuan plazak esleitzeko. Behin izena emateko epea itxita, Urdaburu elkarteak mezu elektroniko bat bidaliko die hala dagokienei txangoaren xehetasunen berri emanez.