HIZKUNTZAK

[LH3-DBH4] Urdaburu: denboraldi amaierako txangoa

Familiak
Urbasa

2024/05/04 8:00 am

2024/05/05 6:00 pm

Ikasturtean zehar Ikastolak Urdaburu mendizale elkartearekin elkarlanean antolatzen dituen mendi-irteerei bukaera emateko, denboraldi amaierako txangoa egingo da: asteburu-pasa Urbasan, baso sorginduaren ibilbidea egin eta gaua Urbasako kanpinean pasa. Ikasturte honetan gutxienez behin Urdaburuk eta Orereta Ikastolak antolatutako txango batean parte hartu duten ikasleek dute izena emateko aukera; gurasoek ez dute denboraldi amaierako txangoan parte hartzerik.

Larunbatean, maiatzak 4, 08:00etan aterako da taldea Iztietako geltokitik eta hara bueltatuko da igandean, maiatzak 5, 18:00ak alderako. Autobusez egingo dira joan-etorriak. Joan-etorri horiek, larunbateko askaria eta afaria, Urbasako kanpineko gaua, eta igandeko gosaria, hamaiketakoa eta bazkaria sartzen dira txangoaren prezioan (55€). Larunbateko hamaiketakoa eta bazkaria norberak eraman behar ditu.

Izena emateko, bete inprimaki hau. Apirilaren 23ra arteko epea dago horretarako (19:00ak artekoa). Izena ematen duten gaztetxoak dagoen lekua baino gehiago badira, ikasturtean zehar lortutako puntuak hartuko dira kontuan plazak esleitzeko. Behin izena emateko epea itxita, Urdaburu elkarteak mezu elektroniko bat bidaliko die hala dagokienei txangoaren xehetasunen berri emanez.