HIZKUNTZAK

[LH3-DBH4] Urdaburu 2026-27: Urdaburu Eguna

Familiak
Urdaburu

2026/11/29 8:00 am

2026/11/29 5:30 pm

Ikastolak Urdaburu mendizale elkartearekin elkarlanean antolatzen dituen mendi-irteeretan hurrengoa azaroaren 29an egingo da. Urdaburu Eguna izango da. Hemen xehetasun gehiago

Goizeko ohiko mendi-txangoaren ostean, hala nahi duenak (haurrek zein helduek), Oiartzungo Tolare jatetxean bazkaldu ahal izango du. Hasierakoak, haragia, postrea eta edaria  kafea barne izango da helduentzako (20€). Haurren menua espagetiak, eskalopea eta izozkiak izango da (10€). Autobusa doakoa izango da (LH3-DBH4) eta bazkaria Urdaburuko kontu korrontean ingresatu beharko da.

Ibilaldira soilik, bazkaltzera soilik edo bietara joateko aukera dago. Doako autobus-zerbitzua (LH3-DBH4) egongo da norberak hala dagozkion joan-etorriak egiteko.

LH1etik DBH4ra arteko haurrek, gaztetxoek eta haien familiek eman dezakete izena. Azaroaren 18a da horretarako azken eguna.

Hemen txangoen gaineko xehetasunak eta izena emateko aukera:

LH1-LH2: SUSPERREGI-URDABURU-SUSPERREGI

  • Haurrek heldu batek lagunduta etorri behar dute.
  • Irteera-ordua: 09:00tan, Susperregin (norberak bere kabuz joan behar du hara).
  • Mendiko txangoaren amaiera-ordua: 13:00etan, Susperregin.
  • Bazkariaren ordua: 14:30ean, Tolare jatetxean (norberak bere kabuz joan behar du hara).

LH3-DBH4: LISTORRETA-URDABURU-LISTORRETA

  • Haurrak/gaztetxoak bakarrik edo heldu batekin etor daitezke.
  • Irteera-ordua: 08:00etan, Niessengo geltokian (autobusez).
  • Mendiko txangoaren amaiera-ordua: 13:45etan, (autobusa egongo da bazkaltzen geratzen ez direnak Iztietara jaisteko).
  • Bazkariaren ordua: 14:30ean, Tolaren (autobusa egongo da bazkaltzera bakarrik joan nahi dutenentzako: 13:45ean, Zumardiko geltokian). Bazkalostean, autobusa 17:30etarako jaitsiko da Zumardiko geltokira.