HIZKUNTZAK

[LH3-DBH4] Urdaburu 2024-25: 11. mendi-irteera

Familiak

2025/05/11 8:00 am

2025/05/11 6:30 pm

Ikastolak Urdaburu mendizale elkartearekin elkarlanean antolatzen dituen mendi-irteeretan aurtengo hamaikagarrena maiatzaren 11koa izango da. 2024-25 ikasturteko ekimena Euskal Herrian barnako tontor ezezagunagoak igotzea da eta maiatzaren 11koa izango da ekimeneko zazpigarren eta azken txangoa; Txindokiko gainetik pasako dena, Larraitzen hasi eta amaituko den ibilbidean. Gurasoak ere joan daitezke txangora.

Euskal Herriko tontor ezezagunagoen ekimeneko azken txangoa izango denez, ospatzeko eta aurtengo ikasturteko erronkari amaiera emateko, bazkaria antolatu da Alegiako ostatu batean. Haurren menuak 15€ balio ditu; helduenak, 23€. Jatetxean bertan ordainduko da otordua. Autobusari dagokion zenbatekoa, berriz, kontu korrontetik kobratuko da.

Txangoan parte hartzeko hiru aukera daude: mendira eta bazkaltzera joatea, mendira bakarrik joatea edo bazkaltzera soilik joatea. Antolaketa kontuengatik, hiru aukeretako edozeinetarako izena eman behar da.

Bazkaltzen ez geratzekotan edo bazkaltzera bakarrik joatekotan, norberak bere kabuz antolatu behar du eguerdiko itzulera/joanekoa. Ikastolak antolatutako autobusa 18:30ak alderako bueltatuko da herrira (bazkaltzera bakarrik joaten direnek erabili ahal izango dute Ikastolako autobusa bueltarako, hala behar edo nahi izanez gero).

Hemen xehetasun gehiago; eta behean, izena emateko inprimakia (mendira eta bazkaltzera, mendira bakarrik edo bazkaltzera soilik joateko bete beharrekoa). Maiatzaren 7a da izena emateko azken eguna.