Ikastolak Urdaburu mendizale elkartearekin elkarlanean antolatzen dituen mendi-irteeretan 2024-25 ikasturteko hamargarrena apirilaren 6koa izango da. Bizarainen egingo den orientazio-ibilaldia izango da, hain zuzen ere, hurrengo txangoa. Ibilaldia hiru taldetan egingo da. Urdaburu Elkartearen egoitzan hasi eta amaituko da mendi-buelta. Komenigarria da talde bakoitzeko partaide batek behintzat iparrorratza eramatea. Gurasoek ezin dute parte hartu mendi-ibilaldi honetan.
Hemen xehetasun gehiago; eta behean, izena emateko inprimakia. Apirilaren 2a da izena emateko azken eguna.