Ikastolak Urdaburu mendizale elkartearekin elkarlanean antolatzen dituen mendi-irteeretan 2023-24 ikasturteko hamargarrena martxoaren 17koa izango da. Irukurutzetan egingo den orientazio-ibilaldia izango da, hain zuzen ere, hurrengo txangoa. Ibilaldia hiru taldetan egingo da: talde bat Urrategitik aterako da, bestea Azkaratetik abiatuko da eta azkena, berriz, Elosuatik. Hiru taldeek Irukurutzetan egingo dute bat. Komenigarria da talde bakoitzeko partaide batek behintzat iparrorratza eramatea. Gurasoek ezin dute parte hartu mendi-ibilaldi honetan.
Hemen xehetasun gehiago; eta behean, izena emateko inprimakia. Martxoaren 13a da izena emateko azken eguna.