HIZKUNTZAK

[LH3-DBH4] Urdaburu: 11. mendi-irteera

Familiak

2023/04/23 8:00 am

2023/04/23 6:00 pm

Ikasturtean zehar Ikastolak Urdaburu mendizale elkartearekin elkarlanean antolatzen dituen mendi-irteeretan hamaikagarrena apirilaren 23an egingo da. 2022-23 ikasturteko ekimena zazpi etapetan Aralarri itzulia ematea da eta apirilaren 23koa izango da horietan zazpigarrena, azkena; Aralarko San Migel santutegia Lizarrustirekin lotuko duena, hain justu.

Aralarko itzuliaren azken etapa izango denez, ospatzeko eta aurtengo ikasturteko ekimenari amaiera emateko, bazkaria antolatu da Lizarrustiko jatetxean. Haurren menuak 10€ balioko ditu (makarroiak, oilasko bularkia eta izozkia); helduenak, 20€ (auntz gazta eta urdaiazpiko entsalada, oilaskoa Roquefort gaztarekin eta jogurt krema edo kafea). Jatetxean bertan ordainduko da otordua. Bazkaltzen ez geratzekotan, norberak bere kabuz antolatu behar du eguerdiko itzulera; Ikastolak antolatutako autobusa 18:00ak alderako bueltatuko da herrira.

Hemen xehetasun gehiago; eta behean, izena emateko inprimakia. Apirilaren 19a da horretarako azken eguna.