HIZKUNTZAK

Kilometrotako denda dantzari txiki egunean

Ikastola
Orereta/Errenteria

2022/05/01 10:00 am

2022/05/01 8:00 pm

Jakingo duzuenez, ikastolak egiten dituen ekitaldietan gurasoen laguntza behar denerako lan-banaketa bat onartu zen duela bizpahiru urte, eta DBH4ko gurasoei Kilometroetako arropa saltzea tokatu zitzaizuen aurtengo ikasturterako.

Igande honetan, Dantzari txiki egunean postua jarri behar du Orereta Ikastolak, eta saltzen egoteko gurasoak behar dira. Animatu eta eman izena! Zenbat eta guraso gehiago izen eman, orduan eta txanda laburragoak egin ahal izango dira!

Bidez batez, jakin ezazue Ikastola egunean (ekainak 4) eta Erromeria egunean ere beharko dela gurasoen laguntza postua jartzeko.

Igande honetarako zein beste bi egunetarako izen eman nahi baldin baduzu, bete ondorengo inprimakia: