Tanta-zozketa txartelak banatzen hasia da Orereta Ikastolako komunitatea. Ekainera bitarte, salmentak iraungo duten artean, familia eta langileei laguntza eta babesa eskaintzea da Ikastolaren xedea; besteak beste, elkarrekin Tanta zozketa-txartelak saltzeko ekimenak proposatuz.
Horietako proposamen bat da Tanta Juntadizoa: elkarrekin zozketa-txartelak saltzeko juntadizoak. Lehena abenduaren 30ean izango da, 11:00etan Niessengo plazan.
Parte hartzeko interesik izanez gero edo xehetasunak jaso nahi izanez gero, idatzi mezua tanta@kilometroak.ikastola.eus helbide elektronikora.