HIZKUNTZAK

Kilometroak 23: eskertza aperitifa

Kilometroak
Añabitarte

2023/11/19 11:30 am

2023/11/19 1:30 pm

Kilometroak Urtea joan zaigu, eta hamaika dira komunitate gisa egin ditugun lanak: izan gara dinamizatzaile, segurtasun arduradun, zozketa txartelen saltzaile, tabernari, sukaldari, saltzaile, haur zaintzaile, garbitzaile, kazetari… Izan gara horiek guztiak, izan gara boluntario. Eta, orain, guztiari amaiera emateko, ospatzea eta gozatzea dagokigu; merezi dugu eta.

Horregatik, datorren azaroaren 19an egingo dugun eskertza aperitifera gonbidatu nahi zaituztegu, modu batera edo bestera, Kilometroak Urtean eta Egunean zuen hondar alea jarri duzuen denak. Añabitarten elkartu eta elkarrekin egingo dugu topa, festa giroan, Kilometroak Urtea amaitutzat emateko.


KILOMETROAK 23: ESKERTZA APERITIFA


  • PROGRAMA
    • 11:00-12:00: Errioxa biribilgunea – Añabitarte autobus-zerbitzua
    • 12:00-14:00: musika, jan-edana, photocall-a, Erriolaren etorkizuna irudikatzeko arbel zuria…
    • 12:30: ekitaldi nagusia
      • Kilometroak 23ren balantzea (Itziar Navarro Pikabea, Orereta Ikastolako lehendakaria)
      • Oreretatik Azpeitira, lekuko ematea
      • Erriola da etorkizuna
      • Erriola dantza
    • 14:00-15:00: Añabitarte – Errioxa biribilgunea autobus-zerbitzua

  • IZEN-EMATEA
    • Beheko inprimakia betez, azaroaren 10a baino lehen