HIZKUNTZAK

Kilometroak 2022

Ibarra

2022/10/02 10:00 am

Datorren igandean, urriaren 2an, ospatuko da Ibarran aurtengo Kilometroak-eko egun handia. Eta oso berezia izango da guretzako, Orereta Ikastolako komunitatearentzako: Uzturpe Ikastolak 2023ko Kilometroak antolatzeko testigua pasako digu; eta hortxe hasiko dugu ofizialki, gure historian hirugarren aldiz, Gipuzkoako Ikastolen jaia ontzeko bidea. Gure herrian ospatuko da Kilometroak 2023.

Motibo horregatik, aurten bereziki gonbidatu nahi ditugu Ikastolako komunitateko kide guztiak eta herrikide oro igandeko jaian parte hartzera. Kilometroak jaia bizitzera, barrutik begiratzen hastera eta gure egitera gonbidatu nahi zaituztegu denok. Hemen igandeko ekitaldi-programa.

Ibarrak eman du bere uzta. Hura jaso eta gurea ereiten hasteko ordua dugu. Denok elkarrekin, goazen aurrera!

kilometroak