HIZKUNTZAK

Kilometroak 2021: arropa eta osagarri salmenta

Ikastola
Online

2021/04/28 12:00 am

2021/05/10 11:00 pm

2021eko Kilometroak Goierrin izango da. Ezohiko garai honetan, Beasaingo Andramendi, Lazkaoko San Benito eta Ordiziako Jakintza Ikastolek eskainiko diote plaza Kilometroei.

Ez dira jai erraldoi eta jendetsuetarako garaiak, baina gurea den auzolan eta auto-antolakuntzarako tradizio eta gaitasunari eutsiz, Gipuzkoako Ikastolok aurtengo Kilometroak ere aurrera ateratzeko konpromisoa hartu dugu.

Urtero bezala arropa salmentari ere ekingo diogu. Ezohiko moduan hori ere: hamabost eguneko (apirilaren 28tik maiatzaren 10era) kanpaina izango da, online bakarrik erosi ahal izango da (www.kilometroak.eus/denda) eta norberak bere Ikastolan jasoko du eskaria.

Behin erosleak eskatutakoa jasotzen duenean, ez da aldaketarik onartuko; beraz, aurrez neurrien taula hau ongi begiratzea gomendagarria da. Eskaera egina duenak, hala beharko balu, alda dezake eskatutakoa maiatzaren 10era arte (eskaerak egiteko azken egunera arte).

Berez, arropa eta osagarri salmenta da Kilometroen diru-sarrera nagusia; eta aurten, ia bakarra. Eta beharrezkoa da diru-sarrera hori Ikastolon proiektua, gure proiektua, aurrera atera ahal izateko. Beraz, sartu kilometroak.eus webgunean eta egin zure eskaera! BATERA, BAGARA, BAT GARA!

kilometroak