HIZKUNTZAK

Juneren Hegoak elkartearen aldeko azoka solidarioa

Zumardia - Xabier Olaskoaga plaza - Niessengo udal merkatua

2023/03/27 10:00 am

2023/03/27 1:00 pm

LH 6. mailako ikasleak Juneren Hegoak elkartearen aldeko azoka solidarioa antolatzen ari dira, lanak banatu eta talde ezberdinetan antolatuta. 2. eskuko eta eskuz egindako gauzak salduko dituzte martxoaren 27 goizean Zumardian, Xabier Olaskoaga plazan eta Niessengo udal merkatuan. Animatuko zarete?

Nondik dator ekimena?

Juneren Hegoak elkartearen aldeko merkatu solidarioa diziplina arteko proiektu baten fruitua da. Ingurunea arloan, gobernuz kanpoko erakundeak lantzen aritu dira: zer diren, zer egiten duten… Herrian gisa horretako erakunderik ba ote den bilatzen hastean egin dute topo Juneren Hegoak-ekin, eta antolatu dute merkatu solidarioa ingurunea ez beste hainbat arlotako edukiak nahiz lanketak txertatuz eta antolaketarako ikasgela arteko hainbat lan-batzorde osatuz.

azoka solidarioa Juneren Hegoak