HIZKUNTZAK

Iñude eta Artzaiak 2021

Ikastola
Orereta-Errenteria

2021/02/21 12:00 am

Pandemiarik heldu izan ez balitz, gauzak ongi, hurrengo igandean, otsailaren 21ean, Ikastolako Iñude eta Artzaien konpartsaren desfilea 24. urtez aterako zen kalera herria musikaz, kolorez eta dantzaz alaitzera. Zoritxarrez, ordea, COVID-19agatik gisa horretako kale-ikuskizun guztiak bertan behera geratu direnez, aurten ez dugu ohiko desfilerik egiterik izango. 

Hala ere, ez dugu hitzordua besterik gabe pasatzen utzi nahi izan. Gustuko izatea desio dugun bideo labur hau egin dugu aurtengoa oroitu eta hurrengorako indarrak hartzeko. Aurtengoak are bereziagoa egingo baitu datorrena, 25. urteurrena.

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu aurten ere, modu batera edo bestera, Iñude eta Artzaien konpartsaren desfilea posible egin izan duten Ikastolako bazkide, familia, ikasle eta langile guztiei, eta herritarrei; zuri ere bai, tartean baldin bazaude. Festa herriarena eta herriarentzako izatea nahi dugu, eta horretarako ezinbestekoa zaigu zuen babesa, laguntza eta parte-hartzea.