HIZKUNTZAK

Ikastolen VII. Batzarra: Orereta Ikastolako gogoeta- eta ekarpen-bilera

Familiak
Esmalteria Berria

2024/04/10 5:30 pm

2024/04/10 7:30 pm

Ekainaren 22an, Iruñean, VII. Batzarra egingo dugu Euskal Herriko Ikastolek hurrengo zortzi-hamar urteetako Ikastolen erronkei aurre egin eta xede nagusiak ezartzeko. Gaurtik begiratuta, biharko Ikastolak irudikatzeko ahalegina egitea dagokigu, eta horretarako, Ikastolen Elkarteak egin duen proposamenari ekarpenak egiteko aukera du Orereta Ikastolako hezkuntza komunitateak.

Apirilaren 10ean egingo da aipatu bilera/dinamika Ikastolaren Esmalteriako eraikinean, 17:30ean. Bertan parte hartzera gonbidatu nahi dira Ikastolako familia denak.

Hausnarketan parte hartu nahi izanez gero, batetik, bete beheko inprimakia etortzeko asmoa duzula adieraziz. Bestetik, hitzordua ahal bezain emankorrena izan dadin, begiratu aurrez, mesedez, 7batzarra.ikastola.eus webgunean eskegita dagoen informazio guztia. “Nondik gatoz?”, “Non gaude?” eta “Nora goaz?” txostenak paperean edo digitalean nahi izanez gero, eskatu idazkaritza@oreretaikastola.eus helbide elektronikora mezua idatziz.