HH4ko taldeak Mater Museora joango dira, goizez eta egun ezberdinetan bi gelaka. Norberari hala dagokion egunean, ez du goizean sarrera malgurik izango: Mater museora joango diren egunean, haurrek 09:00etarako Ikastolan egon behar dute.
Honakoak dira bisita egunak:
- Maiatzak 23 (asteartea): HH4C eta HH4D
- Maiatzak 25 (osteguna): HH4A eta HH4B
Goizeko irteera izango denez, ohiko moduan, hamaiketakoaz tutoreak arduratuko dira.