HIZKUNTZAK

[HH3-LH2] Baso eskola 24-25: saioen hasiera

Añabitarte

2024/10/02 9:30 am

2024/10/31 12:30 pm

Añabitarteko baso eskolan, natura ikasgelara ekartzetik edota ikasgela naturara zabaltzetik harago, basoa bera bihurtzen da ikasgela, bere errutina, arau eta edukiekin. Azken horiek kurrikulum ofizialean oinarrituta daude eta baliabide didaktiko garrantzitsuena natura bera da. Horrez gain, haurraren eta naturaren arteko elkarrekintzari esker, ikasleen garapen osoa bultzatzen da. Eta horrek guztiak bat egiten du Ikastolako ikasleen irteera profilarekin.

Nagusiki eta modu sistematikoan, HH3tik LH2ra arteko ikasleek erabiltzen dute Añabitarteko baso eskola. Hastear dira 2024-25 ikasturteko saioak:

  • HH3: lehen saioa, urriaren 18an; eta handik aurrera, ostiraletan, hamabost egunero. HH3ko saioak Añabitarte baserriaren inguruan egiten dira.
  • HH4: lehen saioa, urriaren 3an; eta handik aurrera, ostegunetan, hamabost egunero.
  • HH5: lehen saioa, urriaren 2an; eta handik aurrera, asteazkenetan, hamabost egunero.
  • LH1 eta LH2: lehen saioak, urriak 7-11 astean; eta handik aurrera, hamabost egunero.

Ikusi hemen urteko egutegia | bestelako informazio praktikoa