HIZKUNTZAK

[HH2-LH6] Egun erdiko jarduna

Familiak

2023/06/12 9:00 am

2023/06/23 3:00 pm

Ekainaren 12tik 23ra, Haur Eskolakoek eta DBHkoek ez beste ikasle guztiek goizeko jarduna (bazkalordura artekoa) izango dute. Beraz, HH eta LHko zerbitzuei dagokionez, kontuan izan:

  • Goizeko zaintza-txokoa, jangela-zerbitzua, eta goizeko eta eguerdiko autobus-zerbitzua ohikoak (ikasturte osoan zeharrekoen berberak) izango dira. Ikus hemen xehetasunak.
  • Jangelan geratzen diren HHko haurrak 13:45-15:00ak (HH2) edo 14:30-15:00ak (HH3, HH4 eta HH5) artean jaso ahal izango dira. HH2ko haurrek ez dute siestarik egingo.
  • Jangelan geratzen diren LHko haurrak 15:10-15:30erako jaitsiko dira autobusez beren goizeko igoerako ohiko geltokira. Ikasturtean zehar garraio erabiltzaileak ez diren haurrak Tulleko geltokira jaitsiko dira.