HIZKUNTZAK

[HH2-HH5] musikART tailerrak

Familiak
Esmalteria | Lino

2023/05/11 9:00 am

2023/05/19 4:30 pm

Landarbaso abesbatzaren eskutik, bertako dinamizatzaile batek gidatu eta lagunduta, musikART musika-tailerrak izango dituzte HH2tik HH5era arteko haurrek. Jolastuz eta ongi pasatuz, musikaren bitartez haurren garapen kognitiboa lantzeko sortua da musikART tailerra.

Ikastolan bertan haurrek egingo dituzten saioez gain, bertan landutakoa familiek ere ikusi eta gozatzeko aukera izan dezaten, emanaldi txiki bat egingo dute ikasleek. Honakoak dira familientzako aurkezpenen egun eta orduak:

  • HH3C eta HH3D: maiatzak 12, 16:00etatik 16:30era (Esmalteria)
  • HH4A eta HH4B: maiatzak 15, 15:45etik 16:15era (Lino)
  • HH5B eta HH5D: maiatzak 16, 15:45etik 16:15era (Lino)
  • HH4C eta HH4D: maiatzak 17, 15:45etik 16:15era (Lino)
  • HH5A eta HH5C: maiatzak 18, 15:45etik 16:15era (Lino)
  • HH3A eta HH3B: maiatzak 19, 16:00etatik 16:30era (Esmalteria)

Oharra: HH2n ez da familientzako aurkezpenik egingo, haurren adin eta ezaugarriengatik.