HIZKUNTZAK

[HH2-HH5] “Eskolatik Antzokira”

Familiak
Donostia (Victoria Eugenia)

2024/05/06 9:00 am

2024/05/10 12:30 pm

Maiatzaren 6tik 10era bitartean, HH2tik HH5era arteko ikasleak Muna ikuskizuna ikustera joango dira Donostiako Victoria Eugenia antzokira.

“Eskolatik Antzokira” programa didaktikoaren baitako irteera da. Antzerkiarekiko sentikortasuna eta antzerki-hezkuntza garatzea da helburua. Haurrak arte eszenikoetara, zuzeneko arteetara, hurbiltzea oso interesgarria da haien prestakuntza akademiko eta bizimodurako.