HIZKUNTZAK

[HH2-DBH4] 1. hiruhileko azken eguna

Familiak

2024/12/20 8:00 am

2024/12/20 3:00 pm

Abenduaren 20a, 2024-25 ikasturteko 1. hiruhileko azken eguna, jardun erdiko eguna izango da HH2tik DBH4ra arteko ikasleentzako. Beraz, gogoan hartu:

  • Goizeko zaintza-txokoa, jangela-zerbitzua, eta goizeko eta eguerdiko autobus-zerbitzua ohikoak (ikasturte osoan zeharrekoen berberak) izango dira. Ikus hemen xehetasunak.
  • Jangelan geratzen diren HHko haurrak 13:45-15:00ak (HH2) edo 14:00-15:00ak (HH3, HH4 eta HH5) artean jaso ahal izango dira. Haurrek ez dute siestarik egingo.
  • Jangelan geratzen diren LHko haurrak 15:10-15:30erako jaitsiko dira autobusez beren goizeko igoerako ohiko geltokira. Ikasturtean zehar garraio erabiltzaileak ez diren haurrak Tulleko geltokira jaitsiko dira. Hala nahi edota ahal duten familiek Añabitarten bertan jaso ditzakete haurrak.
  • DBHko ikasleek 12:00etan bukatuko dute beren jarduna. Autobus-zerbitzua ohikoa izango da: 14:00etan beharrean, 12:00etan. Jangelako erabiltzaileak direnak 13:00etan jaitsiko dira.