HIZKUNTZAK

[HH-LH-DBH] Ikastolako Guraso Eskola: 1. hiruhileko saioak

Familiak
Esmalteriako eraikina

2023/10/26 5:30 pm

2023/12/19 7:30 pm

Ikastolako profesionalek eta hainbat familiak horretarako beharra ikusita eta Familia Eskola udal egitasmoaren osagarri, Ikastolako familientzako hainbat formazio-saio antolatu ditu Ikastolak berak aurtengo ikasturtean ere.

Saioak Esmalterian izango dira, 17:30ean hasita. 2023-24 ikasturteko lehen hiruhileko saioak ondorengoak izango dira:

  • Urriak 26: “Baso eskola eta jolasa” (HH3tik LH2ra arteko familientzako)
  • Azaroak 7: “AGIPAD: drogomenpekotasunaren prebentzioaz” (DBHko familientzako)
  • Abenduak 12: “Orain prebentzioa: sare sozialen erabileraz” (LH5etik DBH4ra arteko familientzako)
  • Abenduak 19: “Berdindu Eskola: sexu aniztasunaz” (Ikastola guztiko familientzako)

Saioak euskaraz izango dira. Aldibereko itzulpena eskainiko da Telegram bitartez. Saioa gaztelaniaz jarraitu nahi izanez gero, aurikularrak eta Telegram-en app-a deskargatuta ekarri behar dira.

Saioetan parte har dezaketen pertsonen kopurua mugatua delako eta ikastaroa prestatzeko ere lagungarria delako, ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Beraz, saioetan parte hartu nahi izanez gero, bete beheko inprimakia. Ikastaroaren eguna baino hiru egun lehenago itxiko da izena emateko epea.