HIZKUNTZAK

[HH-LH-DBH] Familientzako formazioa: mugikorra izateko adina eta haren erabilera

Familiak
Merkatuzar

2024/11/19 6:00 pm

2024/11/26 7:30 pm

Ikastolako guraso-talde batek haur eta gaztetxoek mugikorra izateko adinaz eta haren erabileraz aritzeko elkarren osagarri diren bi formazio-saio antolatu dituzte HH, LH eta DBHko familientzako. Azaroaren 19an eta 26an izango dira saio horiek, Merkatuzarren 18:00etan. Ordu eta erdikoa izango da saio bakoitza. Saioak elkarren osagarri diren arren, batera, bestera edo bietara joateko aukera dago.

Telmo Lazkanok (Altxa Burua mugimenduko kidea, sare sozialekin eta mugikorrarekin harreman osasuntsua izateko trebakuntza-saioak egiten ditu) gidatuko ditu saio horiek. Sare sozialekin harreman osasuntsua izateko ezagutzea ezinbestekoa den edukiak eta egoerak modu pragmatikoan lantzea (azaroak 19) eta mugikorrarekin harreman osasuntsua izateko eskura ditugun tresna, ohitura, muga, heziketa eta proposamen desberdinen lanketa zabala egitea (azaroak 26) izango da antolatu diren bi formazio-saioen helburua.

Antolaketa kontuengatik, ezinbestekoa da saioan aurrez izena ematea beheko inprimakia betez.