HIZKUNTZAK

[HH-LH-DBH] Añabitarteko basoa garbitzeko goiz-pasa

Familiak
Añabitarteko baso-eskola

2023/03/19 11:00 am

2023/03/19 1:00 pm

Basoen Nazioarteko eguna da martxoaren 21a, basoek pertsonen eta gure planetaren bizitzan duten berebiziko garrantziaz kontzientzia hartzeko eguna. Horri jarraiki eta horrekin bat eginez, Añabitarteko baso-eskola garbitu eta goxatzeko goiz-pasa antolatu du Orereta Ikastolak.

Arropa eta oinetako egokiak ekartzea eskertuko genizueke, baita hondakinak biltzeko eskularruak ere. Bukatzean, indarrak berreskuratzeko, mokadutxoa Ikastolaren kontura.

Ekimenean parte hartu nahi izanez gero, bete beheko inprimakia. Martxoaren 16a da horretarako azken eguna.