HIZKUNTZAK

Herri Urratsera joateko autobusa

Ikastola

2022/05/08 9:00 am

2022/05/08 8:00 pm

Datorren igandean, maiatzaren 8an, Herri Urrats -Euskal Herriko eta, bereziki, Ipar Euskal Herriko ikastolen urteroko jaia-ospatuko da Senpereko lakuaren bueltan. Aurtengoa berezia izango da bi urtez egin gabe egon ostean “Itzulera” izango delako eta, urtero legez, Ipar Euskal Herriko ikastolek guztion ekarpena zinez eskertuko dutelako.

Ikastolatik, igandean Senperera joateko gonbita egin nahi dizuegu. Jakizue joan-etorrirako autobusa antolatzeko asmoa dugula. Nahi izanez gero, ondorengo inprimakia bete. Datorren osteguna, maiatzaren 5a, da horretarako azken eguna.

Izen-ematea itxita, izena eman dutenekin jarriko gara harremanetan autobusa antolatuko dugun ala ez jakinarazteko; eta antolatuko badugu, ordutegiaren, geltokien… berri emateko. 

“Herri Urrats”era joan-etorria 10 € izango da.

Autobusean izen-ematen duen orori kobratuko zaizkio 10 € errezibo bidez.