HIZKUNTZAK

[HE-HH-LH] Argitxoren egutegia: eskaera-epea

Familiak

2023/06/14 9:00 am

2023/06/23 11:00 pm

Argitxo Ikastolen Elkarteak sortu eta egun Ikastoletan euskararen ikur bihurtu den pertsonaia da. Hainbat jolasen, jokoren, abestiren… bitartez haurren eta familien artean euskara presente izan eta sustatzea da asmoa.

Ikastolen Elkarteak, urtero, Argitxoren egutegia ere argitaratzen du. Ikasturteko egutegia izaten da eta hilabete bakoitzean jolas edo kanta bat agertzen da, irailetik hasi eta ekainera arte.

Argitxoren egutegia eskatu nahi duzu?

  • Haur Eskolako, HHko eta LHko familiei ematen zaie horretarako aukera.
  • Beheko inprimakia bete behar da. Egutegia eskatzeko azken eguna: ekainak 23.
  • Prezioa: 4 €. Egutegia ikasturtearen hasieran jasotzen da eta urriko erreziboan kobratzen da.