HIZKUNTZAK

Haur-masajea 2021 eta 2022n jaiotako haurrentzat

Haur Hezkuntza
Esmalteria

2022/05/27 5:00 pm

2022/05/27 7:30 pm

“Esmalteriako ostiralak” ekimenaren barruan, Orereta Ikastolak Haur-masaje saioa antolatu du 2021 eta 2022an jaiotako haurrei eta euren familiei zuzenduta. Ana Conde disziplina anitzeko terapeutak ordubeteko iraupena izango duen saioa eskainiko du.

12 haur eta euren aita edo amentzat izango da aukera. Haur bakoitzarentzat etxetik eskuoihal eta manta txiki bat eramatea eskatzen da. Olioa terapeutak eramango ditu.

Izena emateko ondorengo inprimakia bete behar da. 12 plazak betetzen direnean, ezingo du inork ere gehiago izen eman, inprimakia bertan behera geldituko da.