Udala herriko ikastetxeetako familien artean bultzatzen ari den programa da Familia Laguna. Kulturartekotasuna lantzeko ekimena da.
Helburuak
- ikastetxeko familien arteko kulturarteko harremanak sustatzea
- ikastetxean izena ematen duten atzerriko familien akonpainamendua egitea
- euskararen sustatzea; bai ikastetxean, baita herrian ere
Iraupena
Ikasturte bat, irailetik ekainera.
Bilera eta izen-ematea
Urriaren 25ean, arratsaldeko 17:30ean, Reina Aretoan (Xenpelar kalea, 3) egingo da programaren aurkezpen bilera. Bilkura informatiboa izango da, akonpainamendu lana egiteko interesa dutenentzat edota programaren inguruan informazio gehiago nahi dutenentzat.