HIZKUNTZAK

Euskaraldia

Bestelakoak
Euskal Herria

2020/11/20 12:00 am

2020/12/04 11:00 pm

Datorren azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko da Euskaraldiaren 2. edizioa. Ikastolak Arigune bezala hartuko du parte. 16 urtetik gorako norbanakoek Ahobizi edo Belarriprest gisa jarduteko izena emateko epea zabalik dago www.euskaraldia.eus-en.

Herrian bizi diren Ikastolako ikasle, langile zein familiek izena Ikastolaren bitartez eman dezakete hemen (urriaren 30era arte). Horrela eginez gero, euskarriak Ikastolan bertan edota seme-alaben bitartez jasotzeko aukera izango dute.

Herritar oro gonbidatu nahi du Orereta Ikastolak Euskaraldian parte hartzera. Anima zaitezte Ahobizi edo Belarriprest izatera!

 

 

Euskaraldia